miércoles, 29 de octubre de 2008

TOP 7

www.cinetube.es

Webgune honetan pelicula ugari ikusteko aukera ematen digute. Denak doanik direlarik noski. Honetas gain telesail, dokumental esberdinak eta kirol saio ugari ikus ditzakegu.

zattoo.com/es

Beste gune honetan berriz, telebista on line ikusteko aukera ematen digute. Etxeko telebista normalean ikus daitezkeen kateez aparte beste zenbait ikus daitezke, hoien artean: ABC news now, Deutsche Welle edota France 24; guztira 28 kate eskaintzen dituzte. Hala eta guztiz ere doainekoa ez dela esan beharra dago.

versionrugby.es

Web horrialde honek Rugby partiduak doainik ikusteko aukera ematen digu. Norgehiagokak astelehenero 21:00 etan izaten dira. Honetaz aparte Rugby-arekin arremana duten zenbait bideo ere ikus ditzakegu. Esateko dago, telebista hau egiteko, mogulus erabili dutela.

youtube.com

Webgune honetan mundu osoko jendeak eskegitako bideoak ikus daitezke, mota guztietako bideoak daude. Pertsona pribatuek jarritakoak, zein telebista kate esberdinak igotako bideoak eta baitaere lehendik zeuden bideoen nahaste eta bertsio berriak aurkitu ditzakegu.

www.eitb.com

Hemen Euskal irrati eta telebistan agertzen diren informazio guztiak aurkitu ditzakegu. Horretaz aparte berauen programazioa kontsultatu dezakegu.

video.google.com

Gune honetan google-en baitan dauden bideo ugari aurkitu ditzakegu, esan genezake bideo kopuru handienetariko webgunea dela.

www.medinalia.com

Web horrialde honek doaneko irrati zein telebista kate eskaintza zabala ematen dizu. Mundu osoko hedabideak jarraitu ditzakegu bertatik.


No hay comentarios: