miércoles, 29 de octubre de 2008

TOKIAN TOKIKO HEDABIDEAK

GORBEIALDE IRRATIA

Irrati honek Arratia aranean emititzen du, fm 107.5 ean hain zuzen ere. Bailara hau Bizkaiko hegoaldean aurkitzen da Arabarekin muga eginez, Gorbeia mendiaren magalen, hortik datorkio izena hain zuzen ere irratiari.

Arratiako herrien zein pertsonen gorabeherak azterzten ditu. Gainera kirola eta kultura ezparruak ere jorratzen ditu bere programazioan. Liburu sail bat dago, non hauen azterketa bat egiten dan. Futbolari buruzko programa bat ere badago, baita motorraren munduari buruzkoa, non arratiako pilotuen jarraipena egiten dan. Musika programa bat ere bada, eta beste hainbeste. Gainera musika eskaintza zabala ematen du, mota askotako kantak entzun ahal ditzakegu. Saio guztiak arratieraz egiten dira, hau da, arratian egiten den bizkaieraren azpieuskalkian.

Irratia bi pertsonek zuzentzen dute, baina saio esberdinak burutzeko arratiako pertsona ugariren laguntza edo kolaborazioa dute, zenbait kasutan finkoa izaten da, baina beste batzuetan momentukoa.

Hedabide hau 2006 ko abenduan sortu zen. Hasieran ordu beteko emisioa ez bazuen ere gaur egun bost ordutik gorakoa du, eta gero eta gehiago asten ari da: edukiari eta audientziari begira.
Gero eta arratiar gehiagok entzuten dute Gorbeialde irratia.

No hay comentarios: